Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, bihar, BECen

0

Bertsozaleak egun handi honen zain daude aspalditik, eta azkenean iritsi da egun handi eta berezia; bihar ospatuko da Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. Finalera iritsi diren zortzi bertsolariek 11:00etatik aurrera eguna bertsoez josteko prest azalduko dira taula gainera, eta 13.5000 bertsozalek beteko dute Barakaldoko BEC aretoa. Goizez eta arratsaldez ospatuko da finala. Goizeko saioa 11:00etan hasiko da eta arratsaldekoa 16:00etan.

Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga izango dira BECeko taulara igoko diren zortzi bertsolariak. Aurkezle lanetan, berriz, Saroi Jauregi, Joana Itzaina, Zuriñe Iarritu eta Alaitz Rekondo arituko dira. Epaile-lanetan, aldiz, Eneko Bidegain, Karlos Ibarguren, Martin Aramendi, Nerea Bruño, Ekaitz Elorriaga, Mirari Azula eta Josu Telleria izango dira finalean.

bertsolariak

Lau urtetik behin ospatzen da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bertsozaleak gogoz hartzen dute egun handi hau. Beraz, ez da harritzekoa, sarrera guztiak agortu egin ziren duela aste batzuk.  Hala ere, bertaratu ezin izango dutenek hainbat aukera izango dituzte bertsoaren egun handi honetaz gozatzeko. Alde batetik, ETBk “Hitzetik hortzera” saioaren emanaldi berezia eskainiko du eta osorik ikusi ahal izango da finala zuzenean ETB-1en. Aitzol Barandiaran, Josu Goikoetxea eta Ilaski Serrano izango dira emanaldiko aurkezleak. Bestalde, txapelketa osoan egin duten bezala, bertsoa.com interneteko atariak ere zuzenean eskainiko du finala.

2009ko Txapelketan Maialen Lujanbiok irabazi zuen txapela, eta egun berezia izan zen; izan ere, lehen aldiz emakume batek irabazi zuen txapela, eta Andoni Egañaren azken txapelketa nagusia bizi genuen. Biharkoa ere emozioz beteriko eguna izango da, ez dago zalantzarik.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.