Durangoko Azoka, euskal kulturaren topalekua

0

Euskal literaturarekin eta kulturarekin hitzordua dugu urtero eta Durangoko Azokaren 48. Edizioak ateak irekiko ditu bihar Landako gunean abenduak 8ra arte. Urtero bezala, azken hilabeteotan argitaletxeek euskaraz kaleratutako lanak erosi ahal izango dira bertan. Ehunka liburu berri egongo dira salgai, hala nola, poesia, literatura, ikerlanak, hitzegiak…

Zazpi gune izango dira guztira Azokan: Areto Nagusia, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Saguganbara, Plateruena eta Szenatokia. Horietako bi gune, Ahotsenea eta Irudienea, lekuz aldatuko dituzte; Ahotsenea Landako atzeko eremura pasatuko da eta Irudienea Durangoko zinema-aretoetan izango dugu.

Ahotsenea gunea musikak beteko du aurtengoan ere, eta aukera zabala eskainiko dute bertan; izan ere, kontzertuez gain, hainbat aurkezpen-solasaldi ere izango dira eta.

Ondorengo lau egunetan musika talde eta bakarlari ezagunen musikaz gozatzeko aukera izango da: EH Sukarra, Napoka Iria, Esne Beltza, Ze Esatek!, Bide Ertzean, Alex Sardui, Eñaut Elorrieta eta Skasti, besteak beste. TikTara, Lou Topet eta Oreindik taldeak ez dira hain ezagunak baina indartsu datozen musika-taldeak dira eta hauentzat ere izango da tokia Azokan.

Durango

Musikaz gain, programazio zabala izango da etxeko txikientzat, eta bikoizketa tailerrak, antzerkia barrutik ezagutzeko bisita gidatuak eta ilustrazio tailerrak izango dira Azokako gune ezberdinetan. Zinemari dagokionez, “Amaren eskuak” eta “Emak bakiak” filmeen proiekzioak eskainiko dira Irudienea gunean, eta baita “Loreak errepidean” filmaren aurkezpena ere. Bestalde, “Gu ere harrera familia gara” izeneko proiektua ezagutu ahal izango da, eskainiko duten aurkezpen eta ondorengo proiekzioari esker.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

¡¡¡Mi caaasaaa!!!

Título: «Aita «. Director: José María de Orbe. Guión: José María de Orbe, Daniel V. Villamediana. Participantes: Luis Pescador, Mikel Goenaga. Duración: 85 m. País: España. ...