EUSKERA ZIKLOA Fnac Donostian

0

Hainbat diziplina hartzen dituen programa bat eskaini diogu euskararen inguruko zikloari: beldar eta fantasiazko laburmetraiak, liburu baten aurkezpena, komikaren inguruko webgune baten aurkezpena eta amaitzeko, Jabier Muguruzak bere azken lan diskografikoa aurkeztuko digun zuzeneko emanaldia bat.

Asteartea 8 19:00

BELDURREZKO LABURMETRAIAK

Ataun of the Dead bezalako izenburu batekin ez litzateke inoiz oharkabean pasako… Idiazabal gazta batekin pozoitutako zonbi karlistak! Amona Putz! Eta Txotx! Beldurrezko eta fantasiazko zine euskaldunaren 2 klasiko dira eta ezin ziren falta laburmetrai hauen programan.

Asteartea 15 19:00

JASONE MITXELTORENA

Auzolana antzinako garaietatik iritsi zaigun lan-sistema da, komunitate bateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta dagoena. Lan-sistema baino, herriak ekiteko, antolatzeko eta bere burua eratzeko duen modua da. Azterketa historikoaren eta hausnarketaren bidez, liburu honek gure herrian auzolana zer izan den eta zer den azaldu nahi du. Euskal herri-izaeraren ondare gisa, duen balioa aitortu nahi dio, erlikia historikotzat hartu beharrean, orainaren lanabesa eta etorkizunaren giltza dela frogatuz.

Asteartea 22 19:00

JOSEVISKY

Josevisky, edo Joseba Larratxe, 26 urteko Irundarra. Arkitektura ikasle eternoa izateaz gain, urtetan Euskal Herriko komiki txapelketetako euskarazko akzesit sari guztiak irabazten espezializatu zen, 2005. urtean Basauriko komiki txapelketan lehen saria irabazi zuen arte (lehena eta bakarra). Orduzgeroztik, Berria egunkariaren Matraka gazteentzako gehigarrian, Nabarra aldizkari kulturalean eta Aldiri arkitektura aldizkarian umore zintak marrazten ibili da. Azken aldian, Koldo Yarbolaza zinemalariarekin batera www.kklrd.com komiki-webgunean lanean dabil, bien artean egindako komikiak plazaratzeko interneteko ataria.

Asteartea 29 19:00

JABIER MUGURUZA “BIKOTE BAT”

Jabier Muguruzak bere hamaikagarren diskoa aurkezten digu oraingoan, “Bikote bat” titulupean. Obra honetan, muturreraino eraman dira Jabierren ibilibide entzutetsuan hain ohikoak diren giro intimista eta isiluneen erabilera. Bakar-bakarrik Mikel Azpirozen pianoa eta Muguruzaren ahotsa eta akordeoia topatuko ditugu bertan, tarteka Mireia Otzerinjauregiren koroen laguntzaz.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario