Margolaria

0

Gaur arratsaldean estreinatu da Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean ikusmin handia sortu duen Margolaria filma. Oier Aranzabalek zuzendutako Dokumental honek Mikel Urdangarin musikari sormen prozesuan jartzen du fokua eta aparteko txalo zaparrada bat baino gehiago jaso du lan talde osoak (Mikel Urdangarin hunkitu bat barne) emanaldiaren amaieran.

Kantautore bizkaitarrak Alain Urrutia margolariarekin duen elkarrizketa batekin hasten da filma. Margolariak bere obra bat oparituko dio Mikeli honek Londreserako bidaia egiten badu margolanaren bila. Bidaia hau abiapuntutzat hartuta, Aranzabalen kamera Mikelen bizitzan murgilduko da; bai lan prozesuan eta honen inguruko hausnarketetan; baina baita bere bizitzan ere, familia eta lagunak elkarrizketatuz eta pixkanaka ikusleak Urdangarin den pertsona ezagutzera eramango gaitu.

Zinema aldetik inongo originaltasunik ez badu ere, txuri-beltz txukunean filmatutako dokumental honek ikusleen arreta mantentzea lortzeaz gain, une hunkigarri batzuk ere lortzen ditu. Egia da, Mikelen zaleak ez garenontzat agian luze samarra gerta daitekeela.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

A %d blogueros les gusta esto: