Gehituk ( Euskadiko gayen, lesbianen, transexualen eta bisexualen elkartea ), 19. Sebastiane Saria Lukas Dhonteren Belgikar `Girl´ filmari eman dio. Donostiako Zinemaldia osatzen duten sail guztien arteko filmak kontuan hartuta, erabakia hartzeko, LGTBI balioak eta errealitatea zintzoen isladatzeagatik aukeratuta izan da filma.
Pelikula honetan Victor Polster, Arieh Worthalter eta Oliver Bodart aktoreek lan egin dute eta Lukas Dhont eta Angelo Tijssens-ek gidoia sinatu dute. Donostia Zinemaldiko Perlak sailetik aukeratuta, aurreneko Canneseko zinema –jaialdian Urrezko argazki-kamera irabazi zuen.
Filmak, Lara izeneko 15 urteko neska transexuala, baten istorioa hurbildu digu. Bere aita lagun, dantzari bihurtzeko ametsa eta bere sexua aldaketaren prozesuarekin batera sortutako zailtasunak aurre egiten saiatzen da.
Epaimahiaren hitzetan “Adingabeek identitatea badutelako, eta filmak argi uzten digulako haurtzaroan hasi behar dela trantsizio-prozesua, ez nerabezaroan; dantzaria izateko ere umetatik hasi behar da oin-puntetan dantzatzen”.
Duda barik, 66. Donostia Zinemaldian ikusitako filma onenetariko bat dugu, ikusgai gaurtik aurrera estatuko zinemetan.
Zorionak Lara!.
Sin comentarios