2010eko Internet Eguna bihar, maiatzaren 14an, ostirala, inauguratuko da, 11:00etan Eibarko Astelena pilotalekuan.
2010eko maiatzaren 13a. 2010eko Internet Eguna bihar, ostirala, maiatzak 14, inauguratuko da, 11:00etan, Eibarko Astelena pilotalekuan. Hemen egingo dira 5. Internet Egunerako antolatutako askotariko jarduerak.
David Juanmartiñena, Internet&Euskadi elkarteko presidenteordea, eta Teresa Urkiola izango dira zeremonia maisuak. Euskal Herriko instituzio, erakunde publiko, elkarte eta enpresetako ordezkariak etorriko dira jarduerei hasiera ematera. Ondorengoakizango dira bertan:
Miguel de los Toyos, Eibarko alkatea
Javier Ondarra, Internet&Euskadi elkarteko gerentea
Nerea Lupardo, Euskalteleko Erakunde Harremanen zuzendaria
José Ramón Guridi, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko diputatua
Idoia Mendia, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazio sailburua
Horien guztien arteko sinergiei esker inauguratu ahal izango da 2010eko Internet Eguna. Aurten, Egunaren helburua teknologia berriak eta, nagusiki, Internet gizartera oro har hurbiltzea da.
Hala, maiatzaren 14tik 17ra, Astelena pilotalekuan atonduko diren eremu ugarietan, Interneteko komunikazioaren teknologia guztien berri izan ahalko da. Gazteentzako eta helduagoentzako gune berezituak egongo dira eta hainbat produktu berri ezagutaraziko dira, horien artean, Reactable, musika elektronikoa konposatzeko ukipen mahaia, 3 dimentsioko gidatze simulagailua, eta beste gauza asko ere bai. Ezin duzu huts egin!.
Informazio gehiago nahi izanez gero: www.ieguna.net
Sin comentarios