Izarren Zinemaldia

0

Zerbait gogoratuko badugu aurtengo Zinemaldiaz, Donostia inguruan izan ditugun izarrak izango dira. 60. urteurrena zela eta, azkeneko urteetan baino aktore ospetsu gehiago izan ditugu gure artean; bost Donostia Sari izateak ere asko lagundu du. Hala ere, nahiz eta Hollywoodeko artista asko izan ditugun sari hauek jasotzen, hauen filmek ez dute haiek bezain arrakasta handia izan.

Oliver Stonek Donostia Sari berezia jasotzen zuela eta, Savages, bere azken filma, aurkeztu zigun. Nahiz eta John Travolta, aurtengo Donostia Sarietako bat, eta Benicio del Toro bezalako aktoreek parte hartu, pelikula guztiz ahazgarria da.

Tommy Lee Jones aktorea beste sarituetako bat izan zen. Hau, Meryl Streepekin batera, Hope Springs-eko protagonista da. Honek bere bisita aprobetxatu zuen filma promozionatzeko, baina helduentzako komedia erromantiko hau, estatubatuarraren saririk gabe, ziur asko ez zen Zinemaldian egongo.

Aurtengo Donostia Sari gazteenak, Ewan McGregor, Lo imposible estreinatu zuen Donostian. Filma, El Orfanato-ko zuzendariaren bigarren lana, oso ondo egina dago eta tsunamia egiteko erabili dituzten efektu espezialak ikaragarriak dira. Hala ere, negar errazaren bila doala esango nuke. Argi dagoena da jendearen atentzioa deitu duela: dagoeneko, film espainiar arraskatsuena da gure mugen barruan.

Edizio honetan, beste urte batzuetan ez bezala, epaimahaiaren eta publikoaren gustuak berdinak izan direla dirudi. Blancanieves, Epaimahaiaren Sari Berezia eta Zinemaldiko film onenetako bat, asko gustatu zen eta argi zegoen Oscar Sarietarako Espainiako apustua izan behar zuela. Jendearen partetik kritika oso onak jaso zituen beste filmetako batek, The Sessions estatubatuarra, Publikoaren SGAE-Autore Fundazioa Saria eraman zuen. Film Onenaren Urrezko Maskorra Dans la maison frantziarrarentzat izan zen, eta merezita gainera.

Nahiz eta greba eta krisia Zinemaldiko parte izan diren, oso edizio ona izan da, film onekin (Argo, Infancia Clandestina), entretenigarriekin (Arbitrage, 7 días en La Habana) eta ez hain onekin (El artista y la modelo). Berdina gertatu da gure kaleetan izan ditugun pertsonai ospetsuekin; batzuk oso atseginak izan dira bai jende eta baita prentsarekin ere, eta beste batzuk ez hainbeste.

Argazkia: Yurena Sánchez.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Cesare deve morir

Aut Caesar aut nihil

Título: “Cesare deve morire”. Director: Paolo y Vittorio Taviani. Guión: Paolo y Vittorio Taviani. Intérpretes: Cosimo Rega, Salvatore Striano, Giovanni Arcuri, Antonio Frasca, Juan Dario ...