Zuzendaria: Aitor Arregi, José María Goenaga
Gidoia: Aitor Arregi, José María Goenaga
Ekoizpena: Irusoin / Moriarti
Argazkia: Javier Aguirre
Musika: Pascal Gaigne
Iraupena: 93 m.
Urtea: 2007
Pelikula gutxik daukate bi zinemaldiadietan egoteko aukera. Luciori buruzko istorioaren kasua da. Hala ere, Lucio Urtubiarekin ez dago ezer harritu gaituenik, bera ezinezkoak ziruditen gauzak egiteko gai baitzen. Nahiz eta omenaldia merezi, pelikularen kritika besterik ez diot oparrituko, hiru urteko atzerapenakin.
Zorionekoa da Lucio, bi bizitza batean izateagatik. Egunez, nafarroko igeltseroa zen, guerra-osteko Parisen bizi, gauzak eraikitzeko ilusioa eta lanari errespetua ziotenetakoa. Bestalde, gauez, eleberri beltz batean bezala bizi zen: mugalarria, iruzurtzailea, bahitzailea, banko lapurra, faltsutzailea, iheslaria, merkatu beltzan ibilitakoa. kartzelan usteltzeko paper guztiak bazituen jadanik. Baita lagun onak ere. Tartean, Roland Dumas, ministro frantsesa eta abokadu sonatsua. Nahiz eta sineztezina izan daitekeen, ez zen kartzelan egon ezta urte pare bat ere. Aitzakia merkerik ez zuen behar izan kartzelatik ateratzeko. Arrazoi on bat zeukan.
Bera anarkista zen eta beste guztia txorakeriak ziren. Bihotzeko anarkista, edozer egiteko prest zegoenetakoa zen. Harro ez egoteko zenbait gauza. Izan ere, ez dio bere buruari barkatzen jendea bahitu izana. Aitzitik, beste gauza asko berrirro egingo lituzke: aberatsak lapurtzea beharra duen jendeari emateko edo paper faltsifikatuak egitea sufrimendutik ihes egiten duen jendeari pakea eta segurtasuna hornitzeko.
Anarkista izateak egundoko jendea ezagutzera eraman zuen. Gaztetan, Georges Brassens eta Albert Camusekin topo egin zuen. Hala ere, solasaldiak baino, ekintzen alde zegoen Lucio. Abentura eta, Lucio gogoz beteta ! Besteak beste, Che Guevarrari proposatu zion Estatu Batuetako ekonomia lur jotzea dirua faltsuarekin. Ez zen ahuntzaren gauerdiko eztula. Bere balentria handiena munduko banku indartsuena bere aurrean belaunikatzea lortzea izan zen. City Bankekoek ez dute ezer jakin nahi nafarroko igeltseroekin.
Pelikulatik oso baikorra ateratzen gara. Jende arruntak ere egundokoak egiteko gai garela sinistarrazi egiten gaitu. Lucio bezalakoak gehiago izango balira, mudua hobeto ibiliko litzateke. Aipatu zituen egia hutsak bakoitzaren agendan apuntatzeko modukoak dira. Besteak beste, « pobrea jaio izateko suertea » aipatzen zuen; « inorekin fidatzeko » aholkatzen zuen; edo « borrokalariak beharrezkoak » eta « kriminalak bankuak » direla. Azken finean, Luciori dena bost, berak « nahi zuena egiten zuela anarkista zelako ».
Azkenik, txaloak ere zuzendariei dokumentala oso atsegingarria izateagatik. Thriller moduan tratatzen dute intriga, bere ohiko ezaugarriakin batera : musika, epaiketak, anekdotak. Baina, batez ere eskertzen dena da ustezko mutil gaizto bati argitzeko aukera eman ziotela. Hedabideetan ez da ohikoena izaten. Eskerrak zinemak oraindik erraparatzen diela hoietako akatsei.
[…] DONOSTI Puntudok3: Lucío (Aitor Arregi, José María Goenaga) […]