Zabaltegi, sari berria

0

Zinemaldiak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak hitzarmen bat sinatu dute, Zabaltegi – Tabakalera saria sortzeko.

boletin_630_3

Aurreko hainbat ediziotatik hona, Zabaltegi urteko zinema-proposamen harrigarrienei eta erakargarrienei zabaldutako lehiaketaz kanpoko saila da: sailak ez du izan ez arau formalik, ez gai-mugarik.

Alexander Sokurov, Laurie Anderson, Anca Damian, João Salaviza, Eric Khoo, Lav Diaz, Jem Cohen, Corneliu Porumboiu, Walter Salles eta tankera horretako beste sortzaile garrantzitsuen filmak eman dira, baita Bruno Dumont egilearen P’tit Quinquin edota Oliver Stone zuzendariaren The Untold History of the United States telesailak ere.

Zinemaldiak eta Tabakalera, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak sinatutako hitzarmen honi esker, Zabaltegi aurrerantzean lehiazko sail izango da, eta bertan parte hartzen duten filmak Zabaltegi – Tabakalera saria eskuratzeko lehiatuko dira. Esandako sari hori 20.000 €-ekoa izango da; horietatik 6.000 € film irabazlearen zuzendariak jasoko ditu, eta gainerako 14.000 euroak, berriz, film irabazlea Espainian banatzen duen enpresak.

Zabaltegi – Tabakalera saria berariaz sortutako epaimahai batek erabakiko du: zinemaren eta kulturaren alorreko hiru profesional izango ditu gutxienez.

Hitzarmen honekin, bi erakundeek proiektu zinematografiko bereziak eta harrigarriak sortzea sustatu nahi dute, bai alde narratiboari dagokionez, bai alderdi formaletik erreparatuta. Hala, azken urteetan elkarrekin egiten ari diren lana indartuko dute Zinemaldiak eta Takalerak.

 

 

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.