Ze aitzakia ona! Aurtengo Nosferatu zizkloak nire liburu eta disko artean saltseatzeko aukera eman dit.
Diskoen artean, ezinbestekoa da Nino Rotaren zeozer. Nik mix bat dut. Felliniren 15 pelikulako 19 abesti jasotzen ditu album honek. Mastroiani Felliniren aurpegia izan bazen, Nino Rota zuzendariaren belarriak izan zen.
Nino Rotaren beste disko bat daukat, baina ez berak egindakoa. Diskoak «Rendez-vous chez Nino Rota» du izena eta bere musikari ohorea egiten dioten hainbat artista biltzen ditu. Mauro Gioia antzerki gizonaren ekimena izan zen.
Bukatzeko, Enrico Pieranuzzi jazzmana 2003an quintet bat antolatu zuen Fellini inguruan improbisatzeko. Ideia paregabea izan zen, Fellinijazz albuma altxorra baita.
Diskoak aisez entzuten badira, liburuak ez dira hain erraz irakurtzen. Tartean, John Baxterren biografia aurkituko duzue, Donostia Kulturak berriki argitaratutako liburuarekin batera.
Irakurriko ditudan hurrengo liburuak, zin degizuet.
Errazago irakurtzen (edo begiratzen) da 8 1/2 buruzko argazki liburua, izugarrizko erretratuz beteta. Segur aski, nire libutegi xumeko liburu kuttunetako bat.
Sin comentarios