Jainkoez eta gizakiez/De dioses y hombres

0

“Jainkoez eta gizakiez”

(Erlijio askatasunaren alde)

Zineak helerazten dizkigun baloreetatik kanpo gelditzen den artea ez dela eta ezin izan daitekeela, inork ez du zalantzan jartzen. Azken urteotan nabarmena izan da katolikoen-kontrako kutsua duten pelikulen ugaritzea, baina aldi berean, Jaunari eskerrak, gero eta gehiago dira, “ilunpean hobe dugu argi bat piztu madarikaziotan aritzea baino” esaerari kasu eginez, kristautasunaren hildotik abiatzen den zinea egiten dutenak. Orokorrean diru gutxirekin egindako filmeak dira, baina pantailara arrakasta handiz ari dira eramaten, Elizaren historiaren gaineko filmografiak zabaldutako kondaira beltzak bertan behera uzten dituzten egiazko testigantzak.

Zentzu honetan, egunotan zine aretoetan dagoen eskaintza anitzaren barruan, “Jainkoez eta gizakiez”, pelikua frantsesa dugu, Xavier Beauvois zuzendariarena. Hartan, 1996an Atlas Mendiko (Algeria) zistertar monasterioan jazo zena azaltzen digute: GIA-ko (Armadun Talde Islamiarra) erradikalek  zazpi fraide bahitu eta hil zituzten, burua moztu zieten. Filmeko gidoiak oso ongi isladatzen du fraide kristauek inguru hartako herritar musulmanekin zuten harreman ona, eta baita fundamentalismo islamdarraren bapateko azalpena ere, bakezko elkarbizitza hura erabat eraldatu zuena. Pelikulak ez du Islama gaitzesten, aitzitik, Vatikanoko II. Kontzilioak bultzatutako erlijio ezberdinen arteko elkarrizketa  bikain islatzen du.

Horrez gain, garrantzia eta egunerokotasun handiko filmea dugu, Espainiara iritsi den unea bat datorrelako gehiengo musulmana edo hinduarra duten herrietan, milaka urtetako tradizioa duen gutxiengo kristauaren aurka egiten ari diren jazarpen eta sarraskiarekin. Kristau hauen etorkizuna Ekialde osoan gero eta larriagoa da, hiru faktoreren ondorioz: fundamentalismoen berpiztea, Irakeko gerraren okerra eta porrota, eta Mendebaldeak kristautasunaren sustraiak ahazteagatik. Arabiar kristauak “sandwich” arriskutsu baten erdian daude: batetik, kristau izateagatik Estatu Batuen konplize eta laguntzat dituzte; eta bestalde, bere sustraien lotsa duen Mendebalde laizistak bazterturik daude.

Berriki, Massimo Introvigne soziologoak, fundamentalismo islamdarra eta laizismoa, txanpon beraren bi aldeak zirela salatu du. Mendebaldean eta Ekialdean gertatzen ari direnak alderatu nahi ez badut ere, egi borobila da erlijio askatasuna ez batzuek, ezta besteeek ere ez dutela errespetatzen. Oinarrian, fedea eta arrazoiaren arteko desoreka dago: batetik Mendebaldeko laizismoak erlijioaren aurkako arrazionalismoa zabaltzen du eta bestetik Ekialdeko fundamentalismoek erlijiotasun irrazioanala bultzatzen dute. Honenbestez, Mendebaldean erlatibismoaren diktadura daukagun bitartean, Ekialdean buruberokeria edo fanatismo intoleranteak ari dira sortzen.

Gauzak honela, gertakizunek argi erakusten dute, gure garai hauetan bideragarria badela kristau kulturaren eta musulmanaren edo hinduaren arteko elkarrizketa erlijiosoa. Benetako talka, laizismoa eta fundamentalismoa elkartzen direnean gartatzen da, biak ere bata bestea elikatzen direlako, hondamendira eta triskantzara iritsi arte. Tamalez, esaera zaharrak dion bezala, “bi elefantek borroka egiten dutenean, belarrak sufritzen du”. Eta kasu honetan, egoeraren ondorioz kaltetuenak, gehiengo musulmana edo hindua duten herrialdetako gutxiengo kristauak dira. Bai Mendebaldean, baita Ekialdean ere, XX. mendeko antisemitismoaren lekuan, kristauen kontrako fobia nagusitzen ari da XXI. Mendean.

Urteko honetako lehen egunean, Bakearen Egunean, Benedicto XVI.a Aita Santuak mezua bidali zion mundu osoari,  “ Erlijio Askatasuna, bakearen bidea” izenburupean. Mezu hartan Vatikanoko II Kontzilioaren hitzok ekarri zituen gogora: “Erlijio askatasuna egia bilatzeko baldintza da. Egia ez da indarkeriaren bitartez inposatzen, baizik eta egia beraren indarrarekin” (Dignitatis Humanae 1).

Ondorio eta adibide praktiko moduan, hunkigarria da “Jainkoez eta Gizakiez” pelikulako azken eskenak azaltzen den zistertar abade-etxe hartako nagusiak, bere martiriaren aurretik idatzi zuen testamentua: « Nahikoa bizi izan naiz, munduan nagusi dirudien hondamendiaren konplize naizela jakiteko; baita ni neu itsu-itsuan jo nazakeen gaitzarena ere bai. (…) Osotasunean hartu dituzten herrialde honetako biztanleek zenbateraino mespretxatu ahal izan diren badakit. Islamismo zehatz batek bultzatu dituen Islamaren inguruko karikaturak ere, ezagutzen ditut (…) Nire heriotzak ustez arrazoia emango die inuzente eta ameslaritzat naukatenei. Baina jakin dezatela horiek, nire jakinminetik aske izango naizela azkenean, eta Jaunak nahi badu, nire begirada Aitarenakin elkartuko dut, Islameko seme direnak Harekin batera eta Hark ikusten dituen bezala ikusteko. Azken une hauetan, nire bizitzaren gainean guztia esan eta biltzen duen “eskerrik asko” honetan, zuek guztiok, atzo eta gaurko lagunak zaudete… Eta baita zu ere, “azken uneko laguna”, zer egiten ari zinen jakingo ez zenuen hori. Bai!, zuretzat ere “eskerrik asko” hau eta begi aurrean dudan “a- Dio”-a.  Eta elkartu ahal izan gaitezela paradisuan, lapur zoriontsuen moduan, hala nahi badu Jainkoak, gure Aitak, zureak eta nireak. Amén. ¡Inshalá! ».

 On José Ignacio Munilla, Donostiako Apezpiku

“De dioses y hombres”

(Por la libertad religiosa)

A estas alturas ya nadie duda de que el cine no es, ni puede serlo, un arte aséptico en lo que se refiere a los valores o contravalores que transmite. La proliferación de películas de marcado acento anticatólico ha sido muy notoria en los últimos años, pero gracias a Dios, cada vez son más los que, poniendo en práctica el conocido refrán “más vale encender una luz que maldecir las tinieblas”, tienen la osadía de realizar un cine de marcada inspiración cristiana. Se trata de producciones generalmente modestas en su presupuesto, pero que tienen el acierto de trasladar a la pantalla, con notable éxito, testimonios reales y concretos, que contrastan con la abundancia de leyendas negras difundidas en la filmografía sobre la vida e historia de la Iglesia.

Pues bien, entre la amplia oferta que la cartelera cinematográfica nos ofrece en estos días, podemos disfrutar de la producción francesa “De dioses y hombres” del director Xavier Beauvois. En ella se narra lo acontecido en el monasterio cisterciense del Monte Atlas (Argelia) a mediados de 1996, cuando siete monjes fueron secuestrados y finalmente decapitados por la facción radical del GIA (Grupo Islámico Armado). El guión de esta película recoge con fidelidad la buena armonía de estos monjes cristianos con los pobladores musulmanes de aquella región, al mismo tiempo que la irrupción repentina del fundamentalismo islámico, que cambia por completo el escenario de pacífica convivencia. Lejos de ser una película que tome pie del fundamentalismo para satanizar al conjunto del Islam, refleja de forma sobresaliente el ideal del diálogo interreligioso propugnado por la Iglesia en el Concilio Vaticano II.

Este filme alcanza especial relevancia y actualidad, por el hecho de que su llegada a España ha coincidido con un momento de notable recrudecimiento de la persecución y el exterminio de las minorías cristianas de tradición milenaria, en países de mayoría musulmana e hindú. El destino de estos cristianos, tanto en Oriente Medio como en Oriente, se torna cada vez más dramático e incierto, a raíz de la confluencia de tres circunstancias: el resurgimiento de los fundamentalismos, el error y fracaso de la guerra de Irak, y el olvido de las raíces cristianas en Occidente. Los cristianos árabes se encuentran en medio de un peligroso “sandwich”: sospechosos de complicidad con Estados Unidos, por el mero hecho de ser cristianos; y al mismo tiempo ignorados por un Occidente laicista que se avergüenza de sus raíces.

Recientemente, el sociólogo Massimo Introvigne denunciaba que el fundamentalismo islámico y el laicismo, son dos caras de la misma moneda. Sin pretender comparar lo que ocurre en Oriente y en Occidente, es un hecho que la libertad religiosa no es respetada ni por unos ni por otros. En el fondo se trata de un desequilibrio entre fe y razón: El laicismo de Occidente difunde un racionalismo antirreligioso, mientras que los fundamentalismos de Oriente impulsan una religiosidad irracional. En Occidente existe una dictadura del relativismo, mientras que desde Oriente emergen los fanatismos intolerantes.

El desarrollo de los acontecimientos está demostrando que, en nuestros días, el diálogo interreligioso entre una cultura cristiana y otra musulmana o hindú es perfectamente viable. El verdadero choque de trenes se produce en el encuentro del laicismo, por un lado, y el fundamentalismo, por el otro, que se retroalimentan, hasta el exterminio. Lo malo es que, como dice el refrán, “cuando dos elefantes pelean, sufre la hierba”. Y en este caso, los principales perjudicados de esta situación están siendo las minorías cristianas en países de mayoría musulmana e hindú. Tanto en Occidente como en Oriente, el antisemitismo del siglo XX está siendo sustituido en el siglo XXI por un modo de cristianofobia.

El Papa Benedicto XVI dirigió un mensaje al mundo el primer día de este año, Jornada de la Paz, con el título de “La Libertad religiosa, camino par la paz”, en el que recordaba aquellas palabras del Concilio Vaticano II: “La libertad religiosa es condición para la búsqueda de la verdad. La verdad no se impone con la violencia sino por la fuerza de la misma verdad” (Dignitatis Humanae 1).

Como conclusión y ejemplo práctico, es emocionante escuchar en la escena final de esta bella película “De dioses y hombres”, el testamento que el superior de aquella abadía cisterciense dejaba escrito antes de su martirio: « He vivido lo suficiente como para saberme cómplice del mal que parece prevalecer en el mundo; incluso del que podría golpearme ciegamente. (…) Conozco el desprecio con que se ha podido rodear a los habitantes de este país tratándolos globalmente. Conozco también las caricaturas del Islam fomentadas por un cierto islamismo (…) Mi muerte, evidentemente, parecerá dar la razón a los que me han tratado de ingenuo o de idealista. Pero estos deben saber que, por fin, seré liberado de mi más punzante curiosidad, y que podré, si Dios así lo quiere, hundir mi mirada en la del Padre, para contemplar con Él a sus hijos del Islam, tal como Él los ve. En este “gracias” en el que está dicho todo sobre mi vida, os incluyo, por supuesto, a amigos de ayer y de hoy… Y a ti también, “amigo del último instante”, que no habrás sabido lo que hacías. ¡Sí!, para ti también quiero este “gracias” y este “a-Dios”, en cuyo rostro te contemplo. Y que nos sea concedido reencontrarnos como ladrones felices en el paraíso, si así lo quiere Dios, Padre nuestro, tuyo y mío. Amén. ¡Inshalá! ».

D. José Ignacio Munilla,  Obispo de San Sebastián

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

dFERIA 2015: agenda del 12 de marzo

Destacaros de esta última jornada  Compás de espera, a las 19. 00 en el Teatro principal.   Espectáculos Triple salto (Pikor teatro), 10:00. Imanol Larzabal (Lugaritz ...
A %d blogueros les gusta esto: