Puntudok5: When the levees broke-A requiem in four acts SPIKE LEE

0

Atzo arratsaldean ikusi dudan pelikulak lau ordu eta laurden iraun zuen. Oharkabean atzeman ninduen: merienda ekarri gabe, aurretik komunetik pasatzeko neurriak hartu gabe eta Zinemaldiko pelikulak ikusteko aurreikuspenak hankaz gora jarri zizkidan. Ezkerrak egoeraren arabera moldatzeko gaitasuna daukadala eta azkenean, pelikula osoa ikustea lortu dut. Eta hori ez da gutxi. Pelikula luze xamar batzuk aipatzearren, James Cameroneko Titanic edo Marcel Ophulseko La pena y la piedad baino luzeagoa den pelikula beste ezbehar batean datza, orain dela bost urte Nueva Orleansen gertatu zena.

Nahiz eta berriak entzun, egunkaria gainetik begiratzen edo irudia batzuk ikusten, horren inguruan neukan informazioa atzo arte azalekoa zen. Katrina haizerauntsiak sekulako izan zen arren, eta sortu ziren uholdeak astebeterako informazioa eman zuten arren, apenas gogorratzen nuen. Superdomekoarekin, lapurketak eta batez ere goiko arduradunei berdin zaielarekin geratu nintzen, besterik ez. Azkenaldian beste gertaera batzuk bezala, oso interes murriztuta erakutsi nuen. Nahiz eta mutil handia eta zentzuduna izan, Phuketeko tsunamia edo Haitiko lurrikarak eta beraien 250 000 lagun hilda berdin zitzaidan. Teleberriak empatia falta sortzen du eta hau benetan penagarria da.

Eskerrak zuzendariak sensibilitate eta erantzukizunezko tipoak direla. Baita zinamaldiak ere, hoietako pelikulak ikusteko aukerak eskaintzeagatik. Hain berekoia izateko joeratik urrundu nahiezgero, pelikula hau ondo datorkigu. Zigor modukoa baldin bada ere.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

La contraola

  El siglo XXI habrá empezado bien para los cineastas franceses. Ya se les  dedica  una retrospectiva que tiene de  temático el origen geográfico únicamente. ...