Cinexperiencias, argazki erakustaldia Zinemaldian

0

 

Donostiako Zinemaldiarekin batera Aritz Dendategik, Cinexperiencias izendatutako bere argazki erakusketa eskaintzen digu.

Donostian jaioa 1978an, txikitatik azalaratu izan du mundura bere zinemarekiko maitasuna. Honela, denbora pasa ahala, zinemarekin izandako harremana eta erakargarritasuna argazkilaritzaren bidez zuzentzen hasi zen. Hasiera batean, kanpokaldetik, eta pixkanaka-pixkanaka alfonbra gorrirantz hurbiltzen hasi zen.

Erakustaldi honetan argazkilariak 17 urtetan (2000-2017) egindako lanaz gozatzeko aukera izango dugu. Pasa diren aktoresak, aktoreak eta zuzendarien izaerak isladatzen ditu, eta era berean, euren barnekoak azalarazten, Zinemaldiko nortasuna osatuz.

Cinexperiencias 2018ko irailak 14tik, urriak 3ra arte ikus dezakegu (inagurazio ekitaldia irailak 19, 20:00etan). Erakustokia  Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen egoitzan  (San Juan kalea, 27; Donostia).

Goza ezazue!.

zinemaldia

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario