Donostia Zinemaldiak eta Zuricheko zinema-jaialdiak bat egin dute beren industriako jarduerak indartzeko

0

Estatu Batuetako bi zinema-jaialdi (SXSW eta Tribeca) handitako filmak emango dituzte eta proiektu zinematografiko berriak aurkeztuko dituzte salmentarako

 

 

Zinema-industria independenteari elkartasuna adierazteko eta haren eskariari erantzuteko asmoz, José Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko (SSIFF) zuzendariak eta Christian Jungen Zuricheko zinema-jaialdiko (ZFF) zuzendari artistikoak gaur azaldu dute bi jaialdi horietan azoka zinematografikoak antolatzeko asmoa dutela. Austineko South by Southwest jaialdian (SXSW) eta Tribecako zinema-jaialdian emateko hautatu ziren filmez osatutako programazioa eskainiko diete mundu osoko erosleei lehenekoz Donostiak eta Zurichek.

Urrats hori komunitate zinematografikoak agertoki berrietan modu independentean finantzatutako proiektuen merkatu bat babesteko eta sortzeko egindako ahaleginaren emaitza da. Bi jaialdiekin elkarlanean, CAA Media Finance Donostia eta Zurich salmenta-merkatu bihurtzeko ekimena gidatzen ari da, nazioarteko agentzia, atzerriko salmenta-konpainia, banatzaile, finantzatzaile eta erosleen partzuergo bat bilduko dituena eta Wild Bunchek eta FilmNationalek babesten dutena.

«Donostia Zinemaldiarentzat orain garrantzitsuena zinema-industriako profesionalen eta ikusleen osasuna da. Hala ere, lanean jarraitzen dugu 2020ko edizioa irailaren 18tik 26ra egin ahal izateko», azaldu du José Luis Rebordinosek. «Zinemaldia ohiko baldintzetan egin badaiteke, osasun-agintarien baimenaz betiere, edizio honetan, aukera eman nahi diegu hasera batean beste zinema-jaialdietarako hautatuak izan ziren filmak, erosle eta banatzaileen aurrean aurkeztuak izateko eta bide batez, nahiko genuke profesional hauek, munduko industriako konpainietako ordezkariek Donostia Zinemaldiaren dimentsioa, programazioa eta industriari zuzendutako ekimenak ezagutu ditzatela.

«Bizi dugun egoera latz honek zinema-jaialdi tradizionalei eta zinema independentearen industriari ere eragiten die. Ekoizpen nabarmen askok ez dute lantaldeak eta aktore taldeak merezi duten estreinaldia izango; horregatik, pozik lagunduko diegu erosleentzako emanaldiak antolatzen, Donostiako lagunekin batera», adierazi du Christian Jungenek. «Garrantzitsua da zinema independentea indartzea eta filmei estreinaldian laguntzea, sari-sasoirako. Zurich munduko finantza-hiriburuetako bat da, zinema-merkaturako leku bikaina, giro lasaian negozioak egiteko azpiegitura zabala baitauka».

Filmen emanaldiei buruzko xehetasunak aurrerago jakinaraziko dira.

DONOSTIA ZINEMALDIA

Donostia Zinemaldia lehiazko zinema-jaialdi ez-espezializatua da. Zinema-industrian jarrita dauka arreta –sektore honetatik etorri diren profesionalak hirukoiztu egin dira azken hamar urteetan–, baita hedabideetan eta ikusleengan ere. 186.000 biztanleko hiri honetan, Zinemaldiak 178.000 ikusle, 1.060 kazetari (551 hedabidetakoak) eta industriako 1.749 profesional bildu zituen 2019an. Donostia munduko industriarentzako topaleku eta negozio-lekua da, batez ere Europako eta Latinoamerikako zinemari eta talentu berriei dagokienez.

ZURICHEKO ZINEMA-JAIALDIA

Zuricheko zinema-jaialdia 2005. urtean sortu zuten, eta zinemagile gazteak aurkitzea du helburu. Hiru lehiaketa ditu (film luzeena, dokumentalena eta Focus), non lehen, bigarren eta hirugarren film luzeak lehiatzen baitira Golden Eye sari desiratua lortzeko –25.000 franko suitzarreko saria–. Gala sailean, udazkeneko eta neguko lanak aurkezten ditu eta sari-sasoirako kokatzen laguntzen die. Zinemako talentu handiak industriaren bitartez saritzen ditu hiru sari hauen bidez: Golden Icon (Cate Blanchettek, Hugh Jackmanek, Sean Pennek eta Michael Douglasek, jaso dutena, besteak beste), A Tribute (Alejandro González Iñárritu, Wim Wenders eta Claire Denis saritu dituena) eta Ibilbide profesionalaren saria (Tim Bevanek, Hans Zimmerrek eta Aaron Sorkinek lortu dutena). 100 milioi pertsonaz osatutako alemanierazko merkatuko udazkeneko zinema-jaialdi garrantzitsuena bihurtu dute 117.000 bisitari baino gehiago ditu, 650 komunikabide eta industriako 500 akreditatu baino gehiagorekin alemanieraz hitz egiten dutenen (100 milioi pertsona) artean dagoen udazkeneko jaialdi garrantzitsuena da.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario