Donostiako 57. zinemaldian negar egin eta gero

0

logo_57_festival

Odola, pena, malkoak eta izerdia, besterik ez. Horixe da Donostiako 57. zinemaldiak eskaini zigula, Churchillek egin zuen bezala beste garai batean. Bagenekien ekonomikoki larri ibiliko zirela zinemaldiaren antolatzaileak. Ez genekien emozionalki  hain larriak ibiliko zirenik. Dramak dramen atzetik.

 

Ikusi nituen 20 pelikuletatik, 6 pelikuletan heroia edo pertsona nagusietako bat hiltzen da amaieran: Nobody knows about persian cats, The scouting book for boys, Ori, This is love, Blessed eta Jim Morissonena, baina azken honek ez ninduen estukabean harrapatu. Zenbaitetan ez dago esperantzanrik, ezta « happy end » ere.

Beste pelikula batzuetan, kosta ala kosta ateratzen dira egoera zailetatik. Kartzela (Un prophète), gaur egungo Iran (Green days) edo 1994ko Rwanda ez baitira leku erabat pakeatsuak.

 

Pelikulak penagarriak izan dira. Ez txarrak izateagatik, tristeak zirelako baizik. Oso maila altuakoak iruditu zizdaidan ikusi nituen pelikulak, baina zenbat desgrazia! Nire bizitza osoan ez dut horrenbeste negar egin zinemaldian baino. Pelikula txapelduna Precious izan da. Benetako familia drama bat, beste hainbat pelikuletan kontatzen zuten bezala. Kasu honetan, egorera batzuk noraino iritsi daitezkeen pentsatze hutsak beldurtu nau.

 

Eskerrak Woody Allenena ikusi dudala zinemaldiaren hasieran. Behintzat bat dibertigarria. Umore onaz hasteko. Berak ere drama familiarra du gaitzat. Baina barak berataz barre egiten du. Bere heroiari bost axola dio dena. Heroiaren profeziaren artean, bat asko gustatu zait. Adiarazten du hainbat udaleku antolatzen direla urtero : hizkuntzakoa, musikakoa edo beste « txorrakeriekin » zer ikusia daukaten udalekuak. Hoien ordez, berak Shoahko udaleku bat sustatuko luke:  15 egun pasa naziko kampamentu batean haurrek ikas dezaten noraino heldu daitekeen gizakiaren eromena. Egia izan, ez litzaieke gaizki etorriko. Beste aukera bat, “lightagoa”, izango litzateke zinemaldian egun batzuk pasa eta mundua nolakoa den ikusi. Horrela, haurrek gauza asko ikasiko lituzkete. Adibidez, norberaren arazoei neurria hartzea. Whatever Works….Funtzionatzen baldin bada…….

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

La mirada del amor

Arie Posin es un director de cine que inició sus pasos en la profesión en el año 2005 con la película Kidnapped: Historia de un ...
A %d blogueros les gusta esto: