Loreak

0

loreak“Solo son flores” (loreak besterik ez dira). Hori da pelikularen azpititulua, eta hori azpimarratu nahi izan dute Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak: “loreak besterik ez dira, baina horiekin era guztietako sentimentuak azaleratzen dira”. Loreak elementu nagusi diren istorio honi bizitza emateko hiru protagonista ditugu: Ane (Nagore Aranburu), Lourdes (Itziar Ituño) eta Tere (Itziar Aizpuru). Hiru emakume hauen bizitzak aztoratu egingo dira lore hauek direla eta.

“80 egunean” pelikula arrakastatsuaren ondoren, Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak indar handiko drama honekin Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialeko lehian parte hartzea lortu dute. Eta momentuz harro egon daitezke, harrera ezinhobea izan du eta filmak.

Loreak pelikulako elementu nagusia dira; ez dira ezer, baina hauen bidez azaltzen dira pertsonaien emozioak eta sentipenak. Loreek pertsonaia guztiengan sortzen dute emozioren bat, poza edo tristura, ilusioa edo amorrua. Isilune handiko momentuak ditugu, eta horiek ematen diote indarra istorioari eta aktoreen antzezpenari (aipatzekoa protagonisten interpretazio bikaina, isilune une horiek erabat betetzen dituzte). Bestalde, komunikazioa eta inkomunikazioa presente ditugu pelikulan. Izan ere, pertsonaia guztiak isolatuta bizi dira, sentimentu guztiak barruan gordetzen dituzte, eta hitzekin azaldu ezin dituzten sentimentuak adierazten dituzte loreen bidez.

loreak2

Dramatismoa eta erromantizismoa nahastuta daude istorio honetan, eta zuzendariek beste teknika bat ere erabili dute: misterioa. Pelikularen amaieran ez da argitzen nork oparitzen dituen loreak, baina zuzendariek hori apropos egin dute, ez dute misterio hori argitu nahi, garrantzitsuena loreek eragiten dutena baita.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Sombras digitales “Little Moth”

“Sombras digitales: cine chino de última generación” es un ciclo coorganizado con el Museo San Telmo. Se trata de una retrospectiva de cine chino, con ...
A %d blogueros les gusta esto: