Antzerki Garaikideko Tailerra eskainiko du dFeriak

0

dFeriaren XX. edizioa martxoaren 10etik 13ra ospatuko da eta hainbat konpainien lanak ikusteko aukera izango da bertan. Hala ere, ikuskizun horiek eskaintzeaz gain, tailer ezberdinak antolatu dituzte. Horietako bat izango da Antzerki Garaikideko Tailerra eta martxoaren 4tik 7ra eskainiko dute Lugaritz Kultur Etxean Vaca 35 Teatro en Grupo konpainia mexikarraren eskutik.

dferia

Vaca 35 2007an mexikar talde batek sortutako antzerki konpainia da. Euren helburu nagusia Mexikoko antzerkian hedatutako estereotipoen kontrako alternatiba bat eraikitzea da. Oraingoan, elkarrizketan eta testuinguruan oinarritutako antzezle-tresna eta zuzendaritza-ereduak sortu eta kudeatzeko tailerra eskaintzeko prest datoz.

10 euroko kostua izango du tailerrak, eta informazio gehiago eskuratu dezakezue hemen.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Frank Langella Gran Premi Honorífic

La presencia del actor estadounidense Frank Langella en Sitges marco ayer la jornada del Festival de Sitges. El laureado actor que encarnó al conde Drácula –leit motiv ...
A %d blogueros les gusta esto: