Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVII. edizioaren deialdia ireki da

0

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa 2021eko irailaren 21, 22 eta 23an egingo da, Donostiako 69. Zinemaldiaren esparruan. Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak antolatzen du Donostia Zinemaldiaren lankidetzan.

Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin banan-banako bilerak edukitzeko.

Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors panelak egingo ditu epai-lanak, eta panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Ekainaren 18ra arte parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Ekainaren amaieran emango da hautatuen berri.

www.lauhaizetara.eu foroaren orrian aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario