Puntudok 2: Guest (José Luis Guerín)

1

Titulua: Guest

Zuzendaria: José Luis Guerin

Gidoia: José Luis Guerin

Ekoizpena: Versus entertainment

Adrián Guerra, José Tito Martínez

Iraupena : 133m

Jose Luis Guerin hainbat jaialditara gonbidatu zuten. Berak onartu eta munduari buelta eman zion kamera DV batekin. Ez aspertzeko moduan edo. Batez ere orain dela hamar urte azaldu ziren kamerek ematen duten aukera paregabea aprobetxatzen. Sistema digitala agertzearekin batera, adituek zioten zuzendariaren askatasuna zetorrela. Guesten pelikulak hori frogatzen du.

 

Printsipioz, pelikulak ez dauka sekreto handirik.. Zuzendaria erdi oporretan dagoela dirudi : Sao Paulo, Cali, Bogota, Macao, NY…etab. Paseatzera doa eta kalean topatzen den jendearekin mintzatzen da. Politika, historia, maitasuna eta familia dituzte kezka. Elkarrekin eztabaidatzen eta haserretzen dira. Denbora, badaukate. Poemak irakurtzen dituzte. Bizitzaren esanahiaren inguruan aritzen dira, alferrik noski. Klub ingelesa bateko jende jakintsuen eta dotoreen arteko mintzaldia izango balitz bezala aritzen dira. Baina hau kalea da, gogorra eta polita aldi berean. Jendea benetan xumea da. Irribarre egiteko gogorik bai, baina badakigu ez dutela bere bizitza osoan dentista bat ikusi.

Zuzendariak errespetu handiz tratatzen ditu. Hitza ematen zaie, eta horiek ez dute xahutzen. Jendeak bere bihotza irekitzen dio, bere sekretuak kontatzen dizkio Hunkigarria eta zentzutasun handikoa den diskurtso bat zabaltzen dute.  Dudarik gabe, jende pobreegandik besteengandik baino askoz gauza gehiago daude ikasteko.

 

Nahiz eta laugarren kateko Callejeros programa gogorrarazi, kamera hartu duena Jose Luis Guerin dela aipatu behar da. Ez da zinema munduan turista bat, baizik eta kamera ondo manipulatzen duen eskarmentuzko bidaiaria. Askatasun osoz, bere tresna erabiltzen du Lumière anaien garaian bezala, irudiak lortzeko tipoak tokitara bidaltzen zituztenean, bere modura. Gainera, Lumiere anaiak zehazki aipatzen ditu ; Meliési begi keinua egiten dio; 30 hamarkadako pelikula zaharrak erakusten ditu. Jatorrizko zinemara bueltatu nahi duela dirudi. Zinema errraza zenean, bitartekaririk ez zegoenean, kamara zeramana zuzendaria zela ziur jakiten zenean. Orain, jendeari zalantza sortzen zaio. Ez dakite bere aurrean dagoena laguna, turista, kazetaria edo zuzendaria den. Jendea nekez sinesten du zinema dela, aktore lana betetzen ari direla. Hainbat aldiz galdetzen diete beren buruari zein den aldea zinema eta dokumentalaren artean. Betiko galdera, eta erantzunik ez José Luis Guerin partetik. Bera ere bila omen dabil.

 

Aitzitik, batek erantzuna aurkitu du. Sophie Ackermannek, zuzendaria frantsesa ziur dago ez dagoela alderik zinema eta dokumentalen artean. Akabo eztabaida. Eta aholkatzen gaitu irudiak ez maitatzea edo laudatzea. Kitto. Ackermannek ere esaten du Israelek salbatuko gaituela Iraneko bombatik. Hori gehitxo da, ezta? Nire aburuz, emakume honek esatuen duenarekin ez dago fidatzerik.

 

 

 

guerínguest

Sobre el autor

Deja un comentario

Los buenos soldados, de David Finkel

David Finkel, ganador del Premio Pulitzer en 2006 –finalista en otras tres ocasiones- y reconocido por otros premios como el Robert F. Kennedy Journalism Award ...