Puntudok4: Exit to the gift shop (Banksy)

0

Erabaki dut Banksyren pelikularen kritika ez egitea Hitza egunkaria eguerdian irakurri ondoren. Berria jakin bezain laister, alde zaharretik Urgullera igo naiz fito, urduri eta izerditan,  La Joconde ikusteko zorian egongo banintz bezala. Arte obra bat ikusteko aukera duen lehenengoetako bat izatea ez da egunero gertatzen. Batez ere zure etxetik bost minutara, eta dohainik gainera. Izan ere, Banksyk esku zabaleko gentleman bat da eta graffiti bat oparritu dio Donostiari. Polita, txukuna eta ondo kokatuta dago; jendeari gustatuko zaio. Egundokoa da Banksy etorri izana. Ez dugu ikusi baina badakigu egon dela. Nahiz eta bere egonaldia  Julia Robertsena bezain glamourra ez izan, munduan zehar sortu duen leyenda urbanan parte hartzeko aukera eman digu. Veni, vidi, vici, Julio Cesarek esan ohi zuen bezala. Bere pelikulak alaitu dit nire zinemaldia, bere pinturak poztuko dizkit nire mendiko paseotxoak.

Jakinarazteko, urriaren 8ko estrenaldia itxaron ezin dutenentzat, deskarga daiteke street-zinema.net orrialdean.

Azkenik, txalo handi bat Hontza liburudendari, artistari bere erakusleihoa dedikatzeagatik. Horiek bai badakite.

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Michael Nyman Band en el Kursaal

Mañana domingo 13 de noviembre, en el Auditorio Kursaal a las 19:00 horas concidertazo de Michael Nyman Band. Michael Nyman es uno de los compositores ...
A %d blogueros les gusta esto: