Smallfoot, Yetiaren ausardia

0

Umeentzako bakarrik ez den filma honek, helarazten digu ezagutzak duen garrantzia mundua aldarazteko. Erakusten digu nola beldurra gelditzen gaitu eta sortutako beldurraren nondik-norakoak , idieia zabalduta bizitzaren arlo guztietan, bai sentimentalean  bai sistemaren boterearen aldekoarenean, eta, jakina,  bere interesek ekartzen dutena gizartearen kalte.

Musika aproposa lagun, hasiera, ia-ia zorabiagarri batean, sartzen du ikuslea Yetiaren mitoan, ikusita guztiz desberdineko ikuspegi batetik. Honela, istorio honetan,  kontatzen zaigu nola yeti gazte batek  deskubrituko duen , printzipioz, existitzen ez den beste mudu bat, hau da gizakiena. Topo eginda gizaki batekin, bere pentsaerengatik, komunitatetik baztertutako lagunekin, hartu eta eramango du aurkitutako gizakia bere yetien herrixkara . Honen ondorioz, bere komunitatea aztoratuko du eta ikusiko  dugu nola betiko sistemaren  indarrak   saiatuko dira komunitate hau mantetzen  betiko moduan, egia zapaldu arren.

Azpimarratzekoa da, filma honetan parte hartu egin duela 2018 Donostiako  Zinemaldian Donostia Sariduna izango den  Danny DeVitok.

Bestaldetik, aukera paregabea izango dugu disfrutatzeko filma honetaz bihar bertan irailaren 23an Printzeko Zinemetan  goizeko 12.00etan edo Anoetako Belodromoan arratsaldeko 17:00etan. Aukerarik ezean,  aurrekoalditan , zinemetan estreinatuko da urriaren 11n.

Guztiz gomendagarria familia osorako.

zinemaldia

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Gracias por todo Maestro

Hoy nos ha dejado Forges; Manuel Fraguas. No voy a hacer un obituario porque sus compañeros de El País lo han hecho ya y mucho ...