Zinegoak 2019, “Lumaz harro” LGTBI+ jaialdia

0

Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren hurrengo edizioaren programazioa aurkeztu egin zen pasa den asteartean. Aurtengo Zinegoakeko 16. Edizioa 2019ko otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean izango da. Edizio honetako leloa “Lumaz harro” izango da, Pau Guillen zuzendariak aipatu zuenez, “norberak bere identitatea modu naturalean adieraztea aldarrikatu nahi dugu.”

Zinegoaken lantaldea aurkezpen egunean

Hona hemen, Zinegoakek begirada handitzeko jaialdi eder bat non saiatzen den kultura eta, batez ere, ikus-entzunezko zinemaren bidez genero aniztasuna eta sexu aniztasuna lantzen.

Sexu aniztasunarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte: intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna eta pertsona errefuxiatuek bizi duten errealitatea.

 

Bilboko egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira.

Hasiera ekitaldia otsailaren 18an izango da, Arriaga Antzokian. eta Elisa & Marcela antzezlana disfrutatzeko parada izango dugu. Lan honek, kontatuko digu historian (1901ean) gertatutako lehenengo ezkontza lesbiana.

Sridhar Rangayan zuzendarri, ekoizle eta ekintzaile indiarrak edizio honetako Ohorezko Saria jasoko du. Otsailaren 17an, BBK aretoan antolatutako proiekzio berezi batean, bere azken filma, Evening Shadows, ikusi ahal izango da, zuzendariaren parte-hartzearekin.

Jaialdiak, 25 film luze edukita, hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Fikzioak FIK kategoriak osatuko ditu. Euren artean, Rupert Everettek zuzendutako Happy Prince goza genezake, pelikula honetan Oscar Wilden azken urteak kontatzen ditu, edo Rafiki, Kenian ekoiztutako lehenengo luzemetraia eduki lesbikoa izanda.

Bestaldetik DOK kategoriak dokumentalak bilduko ditu. Adibidez, intersexualitatearen errealitatea ezagutuko dugu Ez Eva ez Adan. Kontakizun intersexual bat lanean, eta Kartzela Bollerak dokumentalak espetxeetako sexualitate disidenteen egoera helaraziko digu.

Jaialdiaren egitarauari erreparatuz, aipagarria da KRAK kategoria, honako hau, aurtengo nobedade izango da. OFF Zinegoak kategoria zaharraren lekukoa hartuko du. Generoak, lengoaiak eta estetikak nahasten ditu. Besteak beste, Bertrand Mandicoren Les Garçons sauvages pelikula proiekzioa izango dugu (Cahiers du Cinéma aldizkariarentzat, 2018. urteko pelikularik onena); Diamantino, Europako Zinearen Sarietan komediarik onenaren nominazioa jaso zuena; edo Un couteau dans le coeur, Vanessa Paradisen thriller lesbikoa.

Ezin dugu ahaztu Zinegoaken film labur ugari egongo direla: guztira, mundu osoko 47 lan. Atal honetan “Emakumeak” eta “Haurtzaroa eta Nerabezaroa” sail bereziak gozatu ditzakegu. Oraingo 16. Edizioan “Indarkeria eta errefuxiatuak” kategoria izango da, LGTBI+ errefuxiatuek bizi duten errealitatea hurbilduko digunak.

 

Esan beharra dago Euskal Herrian ekoiztutako, 13 lan egongo direla: 10 film labur (batez ere, “Erroak” izeneko kategorian egongo dira), dokumental bat eta arte eszeniko bi.

Arte eszenikoek eskainiko dizkigute, besteak beste: Elisa & Marcela, antzerkiaz gozatzeko, A Panadaría konpainia galiziarraren eskutik eta otsailaren 24an, Xake Produkzioen Lur antzezlanak genero-identitatea landuko du, umeen transexualitatea modu hunkigarrian lantzen.

Jarduera osagarriei dagokionez, bigarren astean hainbat hitzaldi eta proiekzio berezi egongo dira. Adibidez, FNACen LGTBI+ nagusien ikusgarritasunari buruzko jardunaldi bat egongo da. Sareanen umeen transexualitateari buruzko “Bilgune” berezi bat egongo da, Mikele lanaren proiekzioarekin. Gainera, Valeria Vegas kazetariak “Vestida de azul” bere azken liburua aurkeztuko digu, transexualitatea trantsizioan aztertzen duen lana.

Aurtengo kartela, Cassandro el Exótico

Zinegoakeko itxiera martxoaren 2an izango da, Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Bertan, aurtengo saridunen zerrenda jakinarazteaz gain, Apoyo Positivo elkarteak Sari Berezia jasoko du, 25 urte bete dituelako eta ikus-entzunezkoen bidez aniztasun sexualaren alde lan egiteagatik.

Honen ostean, Zinegoakeko hedapena izango da, proiekzio  gehiagorekin, Euskal Herriko beste  lurraldetan, Gipuzkoan  aipatutako hurrengo herrietan:

ANOETA

11 Marzo• 19:00

Mikelsagasti Auditorioa

ARRASATE

27 Marzo • 19:00

Kulturate (Areto Nagusia)

AZPEITIA

20 Marzo • 21:00

Sanagustin Kulturgunea

BERGARA

6 Marzo • 20:00

Zabalotegi Aretoa

DEBA

31 Marzo • 19:00

Kultur Elkartea

DONOSTIA

4, 5 y 6 Marzo

Antzoki zaharra

HERNANI

25 Marzo • 19:30

Areto Nagusia

HONDARRIBIA

21 Marzo • 19:00

Kultur Etxea

OIARTZUN

22 Marzo • 19:00

Pleno Aretoa

OÑATI

6 y 13 Marzo • 19:30

Kultur Etxeko Zine Aretoa

TOLOSA

12 Marzo • 19:30

Topic

URNIETA

15 y 22 Marzo • 22:00

Lekaio Kultur Etxea

ZARAUTZ

21 y 22 Marzo • 20:00

Modelo Aretoa

ZIZURKIL

7 Marzo• 19:00

Plazida Otañoko Gela Balioanitza

ZUMAIA

14 y 28 Marzo • 22:00

Aita Mari Zinema

LGTB ZinemaZinegoak

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Como hacer una crítica teatral

Antes de nada decir que las líneas que siguen son una modesta guía (que como todas es orientativa) para afrontar el hecho no siempre comprendido ...
A %d blogueros les gusta esto: