Zinemira: Iragan gunea Berlin

0

Argi gera dadila, kritika honekin hasi baino lehen, ez naizela euskal zinemaren defendatzaile amorratu horietako bat; beraz, eta egia esateko, Maider Oleagaren filma ikustera mesfidantza puntu batekin sartu naiz, betiere (onerako) harrituko ote ninduen itxaropenarekin. Eta, zorionez, hala izan da.

Jose Antonio Agirre lehendakaria Berlinen, 1941. urtean, bigarren mundu gerran, Berlinen ezkutatuta egon zeneko egunerokoa aitzakitzat hartuta, gaur egun Berlin-era iristen den hainbat atzerritar anonimoren esperientziak eta, batez ere, sentimenduak erakusten dizkigu film honek.

Iragan gunea Berlin 1

Iragan gunea Berlin pelikula txikia, xumea da: bai forman, bai iraupenean (ordubete, eta ez du gehiagoren beharrik); ez du, gainera, inolako handitasunik bilatzen. Eta, hala izanik, ordea, transmititzen duena da benetan handia. Agian pertsonaia baten batekin identifikatuta sentitzearren izango da, baina hiri handi batetan sentitzen den bakardade, txikikeria hori, baita miloika pertsonen artean galduta egoteak, berriz ere zerotik asteko aukera horrek dakarren askatasun hori ere gogorarazi dizkit, gogorarazi baina gehiago esan beharko nuke berriro sentiarazi dizkidala.

Erritmo geldia du, bai, eta hala behar. Oleagak Berlinen dauden atzerritar horien irudiekin gozatzeko denbora uzten digu; bitartean, pertsonaiek (gehienetan off-ean) esandako hitzak, eta hitz horien esanahiek dakartzaten sentimendu gazi-gozoak ikuslearen barnean iltzatzen dira, eta barnean geratzen dira filma bukatu ostean ere.

 

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario

Resumen de privacidad

Esta web utiliza cookies para que podamos ofrecerte la mejor experiencia de usuario posible. La información de las cookies se almacena en tu navegador y realiza funciones tales como reconocerte cuando vuelves a nuestra web o ayudar a nuestro equipo a comprender qué secciones de la web encuentras más interesantes y útiles.

Cookies estrictamente necesarias

Las cookies estrictamente necesarias tiene que activarse siempre para que podamos guardar tus preferencias de ajustes de cookies.

Cookies de terceros

Esta web utiliza Google Analytics para recopilar información anónima tal como el número de visitantes del sitio, o las páginas más populares.

Dejar esta cookie activa nos permite mejorar nuestra web.