Puntudok 1: Dokumentalaren hiriburua

0

Ostiraletik aurrera munduko zinemaren hiriburua izateko titulua astebeterako emango zaio Donostiari. Hiriari asko guztatzen zaio hiriburua izatea, are gehiago orain europako kultur hiriburua izateko lehiatzen ari dela eta. Ba, nik beste titulu bat erantsiko nioke, dokumentalaren hiriburuarena.

Zinemaldiaren programazioan dokumentalaren arrastoa nonnahi aurki daiteke eta.  «Punto.doc» deritzon atzera begirako tematikoan nahiz beste sailetan. Dela sail ofizialan (Pasquall Maragallen ingururukoa), dela Zabaltegian non zazpi dokumentalak ikus ditzakegun. Don Siegeli eskaintzen zaion atzera begirakoan ere beste bat dago Hitleri buruz. Azkenik, Euskal zinemira sailan aurkezten diren zortzi pelikulatik, 6 dokumentalak dira. Guztira, 60 dokumental. Nahiz eta urrezko kontxa ezin irabazi, ez dago gaizki.

Zinemaldiak dokumentala protagonistatzat edukitzeak ez nau ustekabean harrapatu. Azkenaldian, apostu segurua da dokumentalen generoa. Indarrean eta sasoian datorkigu. Hemen antolatzen diren zine jaialdietan garrantzia handia ematen zaio. Giza eskubideen zinemaldian zein zine dokumental musikatuaren erakustaldian (Dock of the bay), edo itsasoa eta surfekin lotuak daudenak ahaztu gabe. Hemen, dokumentalaren gaia jorratu baino jorratuagoa dago.

Eta ondo jorratuta gainera. Lehenengo begiratuan, antzematen da izen-handiko zuzendariak sail honetan daudela. Tartean, Michael Moore, Lars Von Trier, Spike Lee, azken urrezko palma Weerasethakul edo hirukote frantsesa Varda, Depardon eta Lanzmann. Que du beau monde! Beste sailei erreparatzen badiegu, ustezko pelikula onak eta berrikuntza aldera jotzen dituztenak hauxek omen dira.

Horretaz gain, badaude gustu guztietarako obrak. Bitxiak, historiakoak, autobiografikoak…, aukera zabala da. Turismo apur bat ere egingo dugu: Palestinara, Txetxeniara, Khmer gorrien Kamboyara, 1943an Sobiborara. Ez aspertzeko moduko eskaintza dago. Zorionez, azken hamar urteetan jarri dute epe-muga eta horri esker Jean-Luc Godarden bat ikusteko salbatzen gara. Arindu ederra hartu nuen hori ikustean.

Hala eta guztiz ere, hankaz gorazko programazio honetan nekez aurkituko da un hilo conductor.  Egia esan, nora ezean nabil. Ikusiko da aurkitzen dudan. Jean Luc Godardek, bera berriro, esan ohi zuen zinema egia dela 24 aldiz segundoro. Zer esanik ez, dokumentalak are “egiagoak” izango lirateke. Antolatzaileen hitzetan, dokumentala ez da fikzioa. Zinemazko pelikulek istorioak kontatzen badituzte, dokumentalek historia kontatzen dute, errealitatean oinarritzen. Ikertzen, azaltzen, begiratzen, hausnartzen, gure mundua nola doan jakinarazten gaituzte, eta ohorrezko txaloaldia merezi dute. Beraz, mundua modu desberdinetan ulertzeko eta kultura orokorra garatzeko aukera aparta hori ezin da desaprobetxatu.

Horixe bera egingo dut nik. Azken urte honetan aretoetan izan ditudan oroitzapen onenak dokumentalak izan dira. Chet Baker, Philippe Petit eta Jim Morissonen buruzkoak, Winterbottomen Shock Doctrine, Soundtrack for a Revolution, …etab. Hauexek dira aho zabalik utzi nauten pelikulak. Eta espero dut hala izatea datozen egunotan ere. Zinemaldi ona pasa!

Sobre el autor

Sin comentarios

Deja un comentario