Zinegoak Bilboko Gaylesbotrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen jaialdiaren hurrengo edizioaren programazioa aurkeztu egin zen pasa den asteartean. Aurtengo Zinegoakeko 16. Edizioa 2019ko otsailaren 18tik martxoaren 3ra bitartean izango da. Edizio honetako leloa «Lumaz harro» izango da, Pau Guillen zuzendariak aipatu zuenez, «norberak bere identitatea modu naturalean adieraztea aldarrikatu nahi dugu.”
Hona hemen, Zinegoakek begirada handitzeko jaialdi eder bat non saiatzen den kultura eta, batez ere, ikus-entzunezko zinemaren bidez genero aniztasuna eta sexu aniztasuna lantzen.
Sexu aniztasunarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte: intersexualitatea, LGTBI+ pertsona nagusien ikusgarritasuna eta pertsona errefuxiatuek bizi duten errealitatea.
Bilboko egoitza nagusiak Bilborock, Golem eta BilbaoArte izango dira.
Hasiera ekitaldia otsailaren 18an izango da, Arriaga Antzokian. eta Elisa & Marcela antzezlana disfrutatzeko parada izango dugu. Lan honek, kontatuko digu historian (1901ean) gertatutako lehenengo ezkontza lesbiana.
Sridhar Rangayan zuzendarri, ekoizle eta ekintzaile indiarrak edizio honetako Ohorezko Saria jasoko du. Otsailaren 17an, BBK aretoan antolatutako proiekzio berezi batean, bere azken filma, Evening Shadows, ikusi ahal izango da, zuzendariaren parte-hartzearekin.
Jaialdiak, 25 film luze edukita, hiru kategoria izango ditu Sail Ofizialean: FIK, DOK eta KRAK. Fikzioak FIK kategoriak osatuko ditu. Euren artean, Rupert Everettek zuzendutako Happy Prince goza genezake, pelikula honetan Oscar Wilden azken urteak kontatzen ditu, edo Rafiki, Kenian ekoiztutako lehenengo luzemetraia eduki lesbikoa izanda.
Bestaldetik DOK kategoriak dokumentalak bilduko ditu. Adibidez, intersexualitatearen errealitatea ezagutuko dugu Ez Eva ez Adan. Kontakizun intersexual bat lanean, eta Kartzela Bollerak dokumentalak espetxeetako sexualitate disidenteen egoera helaraziko digu.
Jaialdiaren egitarauari erreparatuz, aipagarria da KRAK kategoria, honako hau, aurtengo nobedade izango da. OFF Zinegoak kategoria zaharraren lekukoa hartuko du. Generoak, lengoaiak eta estetikak nahasten ditu. Besteak beste, Bertrand Mandicoren Les Garçons sauvages pelikula proiekzioa izango dugu (Cahiers du Cinéma aldizkariarentzat, 2018. urteko pelikularik onena); Diamantino, Europako Zinearen Sarietan komediarik onenaren nominazioa jaso zuena; edo Un couteau dans le coeur, Vanessa Paradisen thriller lesbikoa.
Ezin dugu ahaztu Zinegoaken film labur ugari egongo direla: guztira, mundu osoko 47 lan. Atal honetan «Emakumeak» eta «Haurtzaroa eta Nerabezaroa» sail bereziak gozatu ditzakegu. Oraingo 16. Edizioan «Indarkeria eta errefuxiatuak» kategoria izango da, LGTBI+ errefuxiatuek bizi duten errealitatea hurbilduko digunak.
Esan beharra dago Euskal Herrian ekoiztutako, 13 lan egongo direla: 10 film labur (batez ere, «Erroak» izeneko kategorian egongo dira), dokumental bat eta arte eszeniko bi.
Arte eszenikoek eskainiko dizkigute, besteak beste: Elisa & Marcela, antzerkiaz gozatzeko, A Panadaría konpainia galiziarraren eskutik eta otsailaren 24an, Xake Produkzioen Lur antzezlanak genero-identitatea landuko du, umeen transexualitatea modu hunkigarrian lantzen.
Jarduera osagarriei dagokionez, bigarren astean hainbat hitzaldi eta proiekzio berezi egongo dira. Adibidez, FNACen LGTBI+ nagusien ikusgarritasunari buruzko jardunaldi bat egongo da. Sareanen umeen transexualitateari buruzko «Bilgune» berezi bat egongo da, Mikele lanaren proiekzioarekin. Gainera, Valeria Vegas kazetariak «Vestida de azul» bere azken liburua aurkeztuko digu, transexualitatea trantsizioan aztertzen duen lana.
Zinegoakeko itxiera martxoaren 2an izango da, Bilboko Elkarte Filarmonikoan. Bertan, aurtengo saridunen zerrenda jakinarazteaz gain, Apoyo Positivo elkarteak Sari Berezia jasoko du, 25 urte bete dituelako eta ikus-entzunezkoen bidez aniztasun sexualaren alde lan egiteagatik.
Honen ostean, Zinegoakeko hedapena izango da, proiekzio gehiagorekin, Euskal Herriko beste lurraldetan, Gipuzkoan aipatutako hurrengo herrietan:
ANOETA
11 Marzo• 19:00
Mikelsagasti Auditorioa
ARRASATE
27 Marzo • 19:00
Kulturate (Areto Nagusia)
AZPEITIA
20 Marzo • 21:00
Sanagustin Kulturgunea
BERGARA
6 Marzo • 20:00
Zabalotegi Aretoa
DEBA
31 Marzo • 19:00
Kultur Elkartea
DONOSTIA
4, 5 y 6 Marzo
Antzoki zaharra
HERNANI
25 Marzo • 19:30
Areto Nagusia
HONDARRIBIA
21 Marzo • 19:00
Kultur Etxea
OIARTZUN
22 Marzo • 19:00
Pleno Aretoa
OÑATI
6 y 13 Marzo • 19:30
Kultur Etxeko Zine Aretoa
TOLOSA
12 Marzo • 19:30
Topic
URNIETA
15 y 22 Marzo • 22:00
Lekaio Kultur Etxea
ZARAUTZ
21 y 22 Marzo • 20:00
Modelo Aretoa
ZIZURKIL
7 Marzo• 19:00
Plazida Otañoko Gela Balioanitza
ZUMAIA
14 y 28 Marzo • 22:00
Aita Mari Zinema
Sin comentarios